lunes, 18 de junio de 2007

Arrasateko Elkartasun Eguna


Portaloira topagunea Euskal Preso Politiko eta iheslariak Euskal Herrira bueltatzeko sortutako herritarren topagunea da. Aurten Arrasateko zoko guztietan musika, jaia eta elkartasuna eskutik helduta ikusi ahal izango dira beste behin ere.
Aurten ere, goizetik hasita, 11:00etatik aurrera, hemeretzi tabernatan hemeretzi talderen kontzertuak ikusteko aukera egongo da, kontzertuak amaitu eta gero arratsaldeko 19:30etan, aldarrikapenaren txanda iritziko da.
Azkenik, eta aldarrikapen egun honi amaiera emateko, gaueko 10etatik aurrera kontzertua izango da arrasateko Monterron parkean, bertan, Berlingo Frontkick, Erresma Batuko The Bussiness talde mitikoa eta Arrasateko Des-kontrol eta Never Surrender taldeak izango dira.

lunes, 4 de junio de 2007

Kontzertuak eta festak Barakaldon


Rockak, jazza, gospela, euskal musika, fusioa… denetariko musikak izango du lekua uda honetan Barakaldon.

Uztailaren 21ean Lasesarre frontoian Poncho K-ren txanda izango da.
Karmenetan, herriko festetan, herriko plazan izango dira Loquillo y Los Trogloditas (uztailaren 14an), Malú (uztailaren 16an), Pignoise, (uztailaren 17an) eta Pantxoa eta Peio (uztailaren 19an), besteak beste.
Lasesarreko frontoian, Parabellum eta Putakaska (uztailaren 17an), Betagarri (uztailaren 18an) eta Celtas Cortos (uztailaren 19an) ere izango dira; beraz, musikaz gozatzeko aukerarik ez da faltako Barakaldon.

Bergarako Jam aretoa




Jam Aretoa egunero-egunero zabaltzen da, nahiz eta kontzerturik edo kultur ekitaldirik ez izan.

Astelehenetik larunbatera egunero kafetegia eta sukaldea zabalik daude, eta kafetegian pintxoak, ogitartekoak, razioak eta bestelakoak dastatu daitezke egun osoan zehar. Bestalde, goizean goiz gosari bereziak prestatzen dira eta tematika desberdinetako egunkariak aurkitu daitezke. Astegunetan, jatetxea martxan izaten da eta bertan plater konbinatu eta eguneko menua eskaintzen da.


Ordutegiari dagokionez astelehenetik larunbatera goizeko bostetatik gaueko hamarretararte zabalik dago aretoa. Asteburuetako gauetan, GoJam aretoa izaten da zabalik. Bertan, musika alaia eta parranda gogoa izaten da nagusiki.

The Image


The Image, Berangon aurkitzen den dantzalekua da, ospe handia hartzen ari da azken bolada honetan, batez ere, bertan eskeintzen diren espektakuluengaitik. Orain dela zortzi urte ireki egin zen eta hasiera batean 13 eta 14 urteko neska-mutilentzat sortu zen, baina orain dela pare bat urte birmoldaketa bat eman zen eta 18 urte baino gehiagokoentzat egin zuten. Gaur egun Bizkaia osoan ezaguna da eta astero milaka lagunen topagunea izaten da. Prezioaren aldetik nahiko merkea dela esango nuke, 10 euro ordaindu behar dira gaueko hirurak baino beranduago sartu ezgero, bestela, ez da ezer ordaindu behar. Bi sesio mota ezberdin eskeintzen dira, Barikuetan "Bumping" motako musika eskaintzen da, zapatuetan berriz "House" motakoa.

viernes, 18 de mayo de 2007

MUSIKA MUSIKA MUSIKHERRIA

Datorren maiatzaren 26rako, larunbata, jaialdi mundiala antolatu du MusikHerria herri diskoetxeak Algortako gaztetxean. Jaialdia gaueko 20:30etan abiatuko da eta Punkamine (Galdakao), Feos Pero Majos (Ugao) eta JoDT (Gasteiz) taldeak arituko dira bertan. Sarrera doakoa izango da.

ANIMA ZAITEZTE! HERRIAREN MUSIKA... MUSIKAREN HERRIA!

IBILI TA IBILI


Denok Balmasedara!

Igandean izango da Bizkaiko ikastolen aldeko 29. edizioa, "eskualde erdaldunean". 'Geroaren deiadarra' dauka leloa, eta euskal literatura omenduko dute.

Sei kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek; lehen kilometroek Balmaseda herria hartzen dute eta gainerakoek inguruko mendiak.

Bizkaiako Ikastolen Elkarteak 1997ko Ibilalditik urtero omenaldia egiten du, eta aurten euskal literatura omentzea erabaki dute. Igandean bertan izango da ekitaldia, Klaret antzokian, 11:30ean.

Zubi Zahar Ikastola 1972. urtean sortu zuten.

GAZTE GARA GAZTE


Bihar 2007. urteko Gazteguna ospatuko da Lesakan.

Ekitaldi honen helburua gazteen harremanak sendotzea da, eta modu berean Lesakako Gazte Mugimenduaren lana kaleratzea.

Aurtengo jaian Habeas Corpus, Anestesia, Ataka eta Akatuk hartuko dute parte.

jueves, 17 de mayo de 2007

OH YEAH

Break On Stage

Kaleko kulturak eszenatokian

Europako kale-kulturaren onena taula gainean ikusteko aukera dago asteburu honetan La Casillan (Bilbo) Europako break-dance talde sendoenen koreografiak lehiatzeaz gain, hip-hop kulturarekin eta kale-kulturarekin harreman estua duten hainbat diziplinaren erakustaldiak eszenaratuko dira larunbat arratsean.




Parte-hartzaileak

  • Team Rockers: breakdance lehiaketan (Iruñea)
  • Floor Burning: breakdance lehiaketa (Holanda)
  • Akrobaziak BMX bizikletarekin: Vicky Gomez (Madril) eta Martti Koopa (Finlandia)
  • Banana Split: breakdance lehiaketa (Milan)
  • Popping erakustaldia: dantza elektrikoa eta robotikoa
  • Soul Maverick: breakdance lehiaketa (Londres)
  • Rope Jump erakustaldia: soka salto koreografikoa (Londres-Bruselas)
  • Foreign Angels: breakdance lehiaketa (Bartzelona)
  • Street Ball erakustaldia: saskibaloi akrobatikoa, Dawizard (Bartzelona)
  • B-Town Allstars: breakdance lehiaketan (Berlin)
  • Beat Box erakustaldia: ahots erritmoen kaxa, Looder (Salamanca)
  • Alliance: breakdance lehiaketa (Frantzia)

GLAMOUR, GLAMOUR



Maiatzaren 10ean egindako aurkezpen ekitaldian, Zinemaldiak 55. edizioaren kartel ofiziala, eta gainerako sailen irudi izango diren kartelak aurkeztu ziren, den-denak Oscar Mariné-k diseinatuak, diseinu grafikoan eta komunikazio arloan mundu mailan denik eta sortzailerik estimatuenetakoa dena.

Momentuz jakin denez,Hollywoodeko oinarri etiko eta estetikoak ezarri zituen zinegileetako baten, HENRY KINGen, jardunbidea berrikusiko du Zinemaldiak.


BATUKADA? EZ....ARABATAKADA

Arabatakada jaialdia gaur Gasteizko kanpusean

Orain bost urte hasi ziren euskararen aldeko jaialdia den Arabatakada antolatzen. Jaialdia Arabako Campuseko ikasle kontseilu gehienek antolatzen dute. Aitzulo, Kabul, Oberbukin, Zendu, Habeas Corpus, Sorkun eta Tximileta taldeen kontzertuak izango dira.

Arabatakada, gaurko egitaraua:

  • 11:00etan Aitzulo taldea.
  • 12:00etan Kabul taldea.
  • 13:00etan Oberbukin taldea
  • 17:00etan Zendu taldea
  • 18:00etan Habeas Corpus
  • 20:00etan Sorkun
  • 22:00etan Tximeleta

Jaildia gaueko 12ak aldero bukatuko da.

Legorreta party

Bihartik aurrera ospatuko dituzte jaiak legorretarrek

Bost egunetan ekitaldi mordoez gozatzeko aukera paregabea!

Bihartik aurrera mugilduko dira legorretarrak festa giroan. Azentzio jaiak ospatuko dituzte. Urtero legez, txuinazoak emango dio jaiari hasiera, eta Gizon Pikua jarriko dute udaletxeko balkoian. Bertan jaiak bukatu arte egongo da. Ondoren puxikak, gozokiak eta litxarreriak banatuko dituzte haurren artean.

19:30ean buruhandiak eta kalejira egingo dira Legorreta Musika Eskolako ikasleekin.

21:00etatik aurrera lagun arteko afaria antolatu dute Bilboin elkartean. Afari horretara 15 urtetik gorako edonor joan daiteke. Txartelak udaletxean eta herriko zenbait tabernatan daude salgai.

viernes, 4 de mayo de 2007

Azkoitiako Rallye Txapelketa





Zapatu honetan, Euskadiko Rallye txapelketaren proba berri bat ospatuko da Azkoitian. 160 partaide izango dira proban, kategoria ezberdinetan bananduta. Arratsaldeko ordu bietan hasiko da txapelketa eta pronostiko guztiak betetzen badira, Santi Artetxe bizkaitarra izango da probaren irabazlea, izan ere, kotxerik potenteena izateaz gain, azken hiru urteetan erakutsi du ez duela areriorik kotxe baten gainean.


Bestalde, jendearen aldetik sekulako sarrera espero da, izan ere Gipuzkoako herri txiki honetan mota honetako probak ospatzen direnean, jendearen harrera ikaragarria izaten da. Prezioaren aldetik dohainekoa izango da oinez joatekotan, kotxea probara igo nahi ezgero lau euro ordaindu beharko dira.





Berri Txarrak kontzertuan!!!

Berri txarrak rock taldea, 1994 urtean sortu zen, Lekunberrin. Euskal taldeen artean arrakastatsuenetarikoa da, Su ta Gar-ekin batera, Talde gazte honen jarraitzaleak sorteko daude, izan ere, bihar, Getxoko portu zaharrean kontzertua emango dute, Lisaborekin batera, arrakasta handia espero dute kontzertu honen inguruan, dohainekoa baita. Gaueko hamarretan hasiko da Berri Txarraken kontzertua, Lisaborena aldiz zortzietan. Kontzertuara joaterik ez dutenek Bilbao Live Festivalen ikusteko aukera berria izango dute, hori bai, 50 euroko sarrera ordaindu ezgero, Getxoko kontzertua bukatu bezain laster, Europatik zehar kontzertu ezbardinak eskainiko dituzte, hala nola, Alemanian Frantzian . . .


Itzela dantzalekua, Oiartzunen (Gipuzkoan) dago, Donostiatik 12 kilometroetara eta Frantziako mugatik 10 kilometroetara.Dantzalekuak bi areto nagusi ditu biak neurri berdinetakoak, bi areto txikiagoak eta bi balkoi bakoitza areto nagusi batera begira dagoena. Espazio hauek eraldagarriak dira bertan dagoen jendearen arabera itxiak ala irekiak egon daitezkelarik eta batezere giro eta musika ezberdinetako inguruneak sortzen direlarik.




Itzelara etortzen diren bezeroak Euskal Herri osotik etortzen zaizkigu, hegoalde, iparralde eta nafarroatik ala nola kantabria, errioxa edo burgosetik adibidez. Gaur egun Itzelaren oiartzuna handitzen doa europan zehar, Espaina osoan ezaguna izateaz gain, frantzian ere indarra hartzen ari delarik.




Prezioaren aldetik, bi bidaisari ordaindu behar dira, joan-etorria 15 eurokoa izango litzateke, eta dantzalekura sartzeko sarrera 10 eurokoa da, beraz gaua nahiko garestia irtengo zaizu, baina kasu egin iezadazue, merezi du!!!!!

jueves, 3 de mayo de 2007

FRESH SESIOA TXITXARRO DANTZALEKUAN



Sesio beraren izenak dioenez, freskotasunean oinarritutako sesioak eskaintzen ditu Txitxarrok ostiraletan, indarrez betez Techno tribal dibertigarri batean oinarritutako musikaldiak.


Ostiralaren modukoak dira sesio hauek, denak ailegatzeko irrikaz gauden eguna, asteburua bait dator. Inguruko Dj gazte eta etorkizun polita dutenenei aukera bat ematen zaie, honegatik parte hartze zabalago eta errazagoa dute sesio hauek. Giro ezin hobea, zerbitzu aparta eta zuzendaritzarenganako hurbiltasuna bezalako ezaugarriekin, inguru jator batean jendea gustura sentitu arazi nahi da. Beti ere dj gazte baten zuzendaritzapean, Dj Patt, ostiralak freskotasun, gaztetasun eta alaitasuna ditu ezaugarritzat. Hurbiltasunari buruz hitz egitean, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da, parte hartze aktiboa, eta zinez lortzen dela!Sesioaren xehetasunak:




Eguna: Ostiralero
Ordutegia: 23:30-tik 6:00 arte
Residentea: Dj Patt
Prezioa: 10€ edariarekin

Udako festak abian


Bihar osteguna, maiatzak 3, Gurutze Deunaren Eguna dela eta martxan jarriko dira Urkia auzoko festak. Hasiera honetan goizeko 11etan, meza nagusia ospatuko da, ondoren; hamaiketakoa Olarte Anaiak trikitilariek alaiturik.

Eguerdiko 14:30ean, berriz, bazkaria hasiko da. Arratsaldeko 5etan XXIV. Mus Txapelketa herrikoiaren ordua iritsiko da eta, ondoren 7etatik aurrera, hain zuzen, erromeria Olarte Anaiak trikitilariekin.

Lehenengo jai egun honek, astebukaeran izango du jarraipena. Larunbatean, maiatzak 5, arratsaldeko 19:00etan suziri jaurtiketarekin, festei luzapena eskainiko zaie.

Etxetik bertotik


Kontzertuak izango dira Putzuzulon asteburuan

Akatu eta Mondokane, ostiralean eta larunbatean aldiz, Mantisa, Moloko Plus, Adrenalized eta Etacarinae izango dira Putzuzulo Amets Fabrikako taula gainean.

Aste honetan ere bada zer ikusi eta zer entzun zarauzko PUTZUZULO AMETS FABRIKAN!!!


OSTIRALA, 4: AKATU + MONDOKANE (doinu astunak eta gogorrak entzungai kontzertu interesgarri honetan) 22:00tan

LARUNBATA, 5: MANTISA (hc melodikoa zarauztik) + MOLOKO PLUS (hc melodikoa madriletik) + ADRENALIZED (hc azkarra eta melodikoa donostiatik) + ETACARINAE (crust bortitza txekiatik) 21:00tan

Beraz doinu gogorrak nahiz melodiak gustoko dituenak badu zer egina asteburu honetan.

martes, 3 de abril de 2007

MEXIKOtik BILBORA

Asteburu honetan nora joatea ez dakitenek Paulina Rubieron azken kontzertuaz gozatzeko aukera daukate.


Paulina Rubio abeslari mexikarrak Bilbao Exhibition Centrerreko (BEC) Bizkaia Arena pabiloian izango da bihar, apirilak 20, kontzertu bat eskeintzen. Bertan, bere jarratzaileei Ananda bere azken diskoa aurkeztuko die Paulinak "Amor, luz y sonido" izeneko kontzertu-biraren barruan, Horrez gain, aurreko lanetako abestiei ere errepasoa egingo die.

Barakaldoko alkateak adierazitakoagaitik,besteak beste, kontzertuan izateko hainbat baldintza jarri ditu abeslariak: mediku bat, auto blindatu bat, janari begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun bateko tekila eskuratu diezaiotela.

Sarreren prezioa 12 eurokoa izango da.