viernes, 18 de mayo de 2007

IBILI TA IBILI


Denok Balmasedara!

Igandean izango da Bizkaiko ikastolen aldeko 29. edizioa, "eskualde erdaldunean". 'Geroaren deiadarra' dauka leloa, eta euskal literatura omenduko dute.

Sei kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek; lehen kilometroek Balmaseda herria hartzen dute eta gainerakoek inguruko mendiak.

Bizkaiako Ikastolen Elkarteak 1997ko Ibilalditik urtero omenaldia egiten du, eta aurten euskal literatura omentzea erabaki dute. Igandean bertan izango da ekitaldia, Klaret antzokian, 11:30ean.

Zubi Zahar Ikastola 1972. urtean sortu zuten.

No hay comentarios: