viernes, 18 de mayo de 2007

MUSIKA MUSIKA MUSIKHERRIA

Datorren maiatzaren 26rako, larunbata, jaialdi mundiala antolatu du MusikHerria herri diskoetxeak Algortako gaztetxean. Jaialdia gaueko 20:30etan abiatuko da eta Punkamine (Galdakao), Feos Pero Majos (Ugao) eta JoDT (Gasteiz) taldeak arituko dira bertan. Sarrera doakoa izango da.

ANIMA ZAITEZTE! HERRIAREN MUSIKA... MUSIKAREN HERRIA!

IBILI TA IBILI


Denok Balmasedara!

Igandean izango da Bizkaiko ikastolen aldeko 29. edizioa, "eskualde erdaldunean". 'Geroaren deiadarra' dauka leloa, eta euskal literatura omenduko dute.

Sei kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek; lehen kilometroek Balmaseda herria hartzen dute eta gainerakoek inguruko mendiak.

Bizkaiako Ikastolen Elkarteak 1997ko Ibilalditik urtero omenaldia egiten du, eta aurten euskal literatura omentzea erabaki dute. Igandean bertan izango da ekitaldia, Klaret antzokian, 11:30ean.

Zubi Zahar Ikastola 1972. urtean sortu zuten.

GAZTE GARA GAZTE


Bihar 2007. urteko Gazteguna ospatuko da Lesakan.

Ekitaldi honen helburua gazteen harremanak sendotzea da, eta modu berean Lesakako Gazte Mugimenduaren lana kaleratzea.

Aurtengo jaian Habeas Corpus, Anestesia, Ataka eta Akatuk hartuko dute parte.

jueves, 17 de mayo de 2007

OH YEAH

Break On Stage

Kaleko kulturak eszenatokian

Europako kale-kulturaren onena taula gainean ikusteko aukera dago asteburu honetan La Casillan (Bilbo) Europako break-dance talde sendoenen koreografiak lehiatzeaz gain, hip-hop kulturarekin eta kale-kulturarekin harreman estua duten hainbat diziplinaren erakustaldiak eszenaratuko dira larunbat arratsean.




Parte-hartzaileak

  • Team Rockers: breakdance lehiaketan (Iruñea)
  • Floor Burning: breakdance lehiaketa (Holanda)
  • Akrobaziak BMX bizikletarekin: Vicky Gomez (Madril) eta Martti Koopa (Finlandia)
  • Banana Split: breakdance lehiaketa (Milan)
  • Popping erakustaldia: dantza elektrikoa eta robotikoa
  • Soul Maverick: breakdance lehiaketa (Londres)
  • Rope Jump erakustaldia: soka salto koreografikoa (Londres-Bruselas)
  • Foreign Angels: breakdance lehiaketa (Bartzelona)
  • Street Ball erakustaldia: saskibaloi akrobatikoa, Dawizard (Bartzelona)
  • B-Town Allstars: breakdance lehiaketan (Berlin)
  • Beat Box erakustaldia: ahots erritmoen kaxa, Looder (Salamanca)
  • Alliance: breakdance lehiaketa (Frantzia)

GLAMOUR, GLAMOUR



Maiatzaren 10ean egindako aurkezpen ekitaldian, Zinemaldiak 55. edizioaren kartel ofiziala, eta gainerako sailen irudi izango diren kartelak aurkeztu ziren, den-denak Oscar Mariné-k diseinatuak, diseinu grafikoan eta komunikazio arloan mundu mailan denik eta sortzailerik estimatuenetakoa dena.

Momentuz jakin denez,Hollywoodeko oinarri etiko eta estetikoak ezarri zituen zinegileetako baten, HENRY KINGen, jardunbidea berrikusiko du Zinemaldiak.


BATUKADA? EZ....ARABATAKADA

Arabatakada jaialdia gaur Gasteizko kanpusean

Orain bost urte hasi ziren euskararen aldeko jaialdia den Arabatakada antolatzen. Jaialdia Arabako Campuseko ikasle kontseilu gehienek antolatzen dute. Aitzulo, Kabul, Oberbukin, Zendu, Habeas Corpus, Sorkun eta Tximileta taldeen kontzertuak izango dira.

Arabatakada, gaurko egitaraua:

  • 11:00etan Aitzulo taldea.
  • 12:00etan Kabul taldea.
  • 13:00etan Oberbukin taldea
  • 17:00etan Zendu taldea
  • 18:00etan Habeas Corpus
  • 20:00etan Sorkun
  • 22:00etan Tximeleta

Jaildia gaueko 12ak aldero bukatuko da.

Legorreta party

Bihartik aurrera ospatuko dituzte jaiak legorretarrek

Bost egunetan ekitaldi mordoez gozatzeko aukera paregabea!

Bihartik aurrera mugilduko dira legorretarrak festa giroan. Azentzio jaiak ospatuko dituzte. Urtero legez, txuinazoak emango dio jaiari hasiera, eta Gizon Pikua jarriko dute udaletxeko balkoian. Bertan jaiak bukatu arte egongo da. Ondoren puxikak, gozokiak eta litxarreriak banatuko dituzte haurren artean.

19:30ean buruhandiak eta kalejira egingo dira Legorreta Musika Eskolako ikasleekin.

21:00etatik aurrera lagun arteko afaria antolatu dute Bilboin elkartean. Afari horretara 15 urtetik gorako edonor joan daiteke. Txartelak udaletxean eta herriko zenbait tabernatan daude salgai.

viernes, 4 de mayo de 2007

Azkoitiako Rallye Txapelketa





Zapatu honetan, Euskadiko Rallye txapelketaren proba berri bat ospatuko da Azkoitian. 160 partaide izango dira proban, kategoria ezberdinetan bananduta. Arratsaldeko ordu bietan hasiko da txapelketa eta pronostiko guztiak betetzen badira, Santi Artetxe bizkaitarra izango da probaren irabazlea, izan ere, kotxerik potenteena izateaz gain, azken hiru urteetan erakutsi du ez duela areriorik kotxe baten gainean.


Bestalde, jendearen aldetik sekulako sarrera espero da, izan ere Gipuzkoako herri txiki honetan mota honetako probak ospatzen direnean, jendearen harrera ikaragarria izaten da. Prezioaren aldetik dohainekoa izango da oinez joatekotan, kotxea probara igo nahi ezgero lau euro ordaindu beharko dira.





Berri Txarrak kontzertuan!!!

Berri txarrak rock taldea, 1994 urtean sortu zen, Lekunberrin. Euskal taldeen artean arrakastatsuenetarikoa da, Su ta Gar-ekin batera, Talde gazte honen jarraitzaleak sorteko daude, izan ere, bihar, Getxoko portu zaharrean kontzertua emango dute, Lisaborekin batera, arrakasta handia espero dute kontzertu honen inguruan, dohainekoa baita. Gaueko hamarretan hasiko da Berri Txarraken kontzertua, Lisaborena aldiz zortzietan. Kontzertuara joaterik ez dutenek Bilbao Live Festivalen ikusteko aukera berria izango dute, hori bai, 50 euroko sarrera ordaindu ezgero, Getxoko kontzertua bukatu bezain laster, Europatik zehar kontzertu ezbardinak eskainiko dituzte, hala nola, Alemanian Frantzian . . .


Itzela dantzalekua, Oiartzunen (Gipuzkoan) dago, Donostiatik 12 kilometroetara eta Frantziako mugatik 10 kilometroetara.Dantzalekuak bi areto nagusi ditu biak neurri berdinetakoak, bi areto txikiagoak eta bi balkoi bakoitza areto nagusi batera begira dagoena. Espazio hauek eraldagarriak dira bertan dagoen jendearen arabera itxiak ala irekiak egon daitezkelarik eta batezere giro eta musika ezberdinetako inguruneak sortzen direlarik.




Itzelara etortzen diren bezeroak Euskal Herri osotik etortzen zaizkigu, hegoalde, iparralde eta nafarroatik ala nola kantabria, errioxa edo burgosetik adibidez. Gaur egun Itzelaren oiartzuna handitzen doa europan zehar, Espaina osoan ezaguna izateaz gain, frantzian ere indarra hartzen ari delarik.




Prezioaren aldetik, bi bidaisari ordaindu behar dira, joan-etorria 15 eurokoa izango litzateke, eta dantzalekura sartzeko sarrera 10 eurokoa da, beraz gaua nahiko garestia irtengo zaizu, baina kasu egin iezadazue, merezi du!!!!!

jueves, 3 de mayo de 2007

FRESH SESIOA TXITXARRO DANTZALEKUAN



Sesio beraren izenak dioenez, freskotasunean oinarritutako sesioak eskaintzen ditu Txitxarrok ostiraletan, indarrez betez Techno tribal dibertigarri batean oinarritutako musikaldiak.


Ostiralaren modukoak dira sesio hauek, denak ailegatzeko irrikaz gauden eguna, asteburua bait dator. Inguruko Dj gazte eta etorkizun polita dutenenei aukera bat ematen zaie, honegatik parte hartze zabalago eta errazagoa dute sesio hauek. Giro ezin hobea, zerbitzu aparta eta zuzendaritzarenganako hurbiltasuna bezalako ezaugarriekin, inguru jator batean jendea gustura sentitu arazi nahi da. Beti ere dj gazte baten zuzendaritzapean, Dj Patt, ostiralak freskotasun, gaztetasun eta alaitasuna ditu ezaugarritzat. Hurbiltasunari buruz hitz egitean, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da, parte hartze aktiboa, eta zinez lortzen dela!Sesioaren xehetasunak:




Eguna: Ostiralero
Ordutegia: 23:30-tik 6:00 arte
Residentea: Dj Patt
Prezioa: 10€ edariarekin

Udako festak abian


Bihar osteguna, maiatzak 3, Gurutze Deunaren Eguna dela eta martxan jarriko dira Urkia auzoko festak. Hasiera honetan goizeko 11etan, meza nagusia ospatuko da, ondoren; hamaiketakoa Olarte Anaiak trikitilariek alaiturik.

Eguerdiko 14:30ean, berriz, bazkaria hasiko da. Arratsaldeko 5etan XXIV. Mus Txapelketa herrikoiaren ordua iritsiko da eta, ondoren 7etatik aurrera, hain zuzen, erromeria Olarte Anaiak trikitilariekin.

Lehenengo jai egun honek, astebukaeran izango du jarraipena. Larunbatean, maiatzak 5, arratsaldeko 19:00etan suziri jaurtiketarekin, festei luzapena eskainiko zaie.

Etxetik bertotik


Kontzertuak izango dira Putzuzulon asteburuan

Akatu eta Mondokane, ostiralean eta larunbatean aldiz, Mantisa, Moloko Plus, Adrenalized eta Etacarinae izango dira Putzuzulo Amets Fabrikako taula gainean.

Aste honetan ere bada zer ikusi eta zer entzun zarauzko PUTZUZULO AMETS FABRIKAN!!!


OSTIRALA, 4: AKATU + MONDOKANE (doinu astunak eta gogorrak entzungai kontzertu interesgarri honetan) 22:00tan

LARUNBATA, 5: MANTISA (hc melodikoa zarauztik) + MOLOKO PLUS (hc melodikoa madriletik) + ADRENALIZED (hc azkarra eta melodikoa donostiatik) + ETACARINAE (crust bortitza txekiatik) 21:00tan

Beraz doinu gogorrak nahiz melodiak gustoko dituenak badu zer egina asteburu honetan.