
Bihar osteguna, maiatzak 3, Gurutze Deunaren Eguna dela eta martxan jarriko dira Urkia auzoko festak. Hasiera honetan goizeko 11etan, meza nagusia ospatuko da, ondoren; hamaiketakoa Olarte Anaiak trikitilariek alaiturik.
Eguerdiko 14:30ean, berriz, bazkaria hasiko da. Arratsaldeko 5etan XXIV. Mus Txapelketa herrikoiaren ordua iritsiko da eta, ondoren 7etatik aurrera, hain zuzen, erromeria Olarte Anaiak trikitilariekin.
Lehenengo jai egun honek, astebukaeran izango du jarraipena. Larunbatean, maiatzak 5, arratsaldeko 19:00etan suziri jaurtiketarekin, festei luzapena eskainiko zaie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario