Bihartik aurrera ospatuko dituzte jaiak legorretarrek
Bost egunetan ekitaldi mordoez gozatzeko aukera paregabea!Bihartik aurrera mugilduko dira legorretarrak festa giroan. Azentzio jaiak ospatuko dituzte. Urtero legez, txuinazoak emango dio jaiari hasiera, eta Gizon Pikua jarriko dute udaletxeko balkoian. Bertan jaiak bukatu arte egongo da. Ondoren puxikak, gozokiak eta litxarreriak banatuko dituzte haurren artean.
19:30ean buruhandiak eta kalejira egingo dira Legorreta Musika Eskolako ikasleekin.
21:00etatik aurrera lagun arteko afaria antolatu dute Bilboin elkartean. Afari horretara 15 urtetik gorako edonor joan daiteke. Txartelak udaletxean eta herriko zenbait tabernatan daude salgai.

No hay comentarios:
Publicar un comentario