
Portaloira topagunea Euskal Preso Politiko eta iheslariak Euskal Herrira bueltatzeko sortutako herritarren topagunea da. Aurten Arrasateko zoko guztietan musika, jaia eta elkartasuna eskutik helduta ikusi ahal izango dira beste behin ere.
Aurten ere, goizetik hasita, 11:00etatik aurrera, hemeretzi tabernatan hemeretzi talderen kontzertuak ikusteko aukera egongo da, kontzertuak amaitu eta gero arratsaldeko 19:30etan, aldarrikapenaren txanda iritziko da.
Azkenik, eta aldarrikapen egun honi amaiera emateko, gaueko 10etatik aurrera kontzertua izango da arrasateko Monterron parkean, bertan, Berlingo Frontkick, Erresma Batuko The Bussiness talde mitikoa eta Arrasateko Des-kontrol eta Never Surrender taldeak izango dira.


