
Zapatu honetan, Euskadiko Rallye txapelketaren proba berri bat ospatuko da Azkoitian. 160 partaide izango dira proban, kategoria ezberdinetan bananduta. Arratsaldeko ordu bietan hasiko da txapelketa eta pronostiko guztiak betetzen badira, Santi Artetxe bizkaitarra izango da probaren irabazlea, izan ere, kotxerik potenteena izateaz gain, azken hiru urteetan erakutsi du ez duela areriorik kotxe baten gainean.
Bestalde, jendearen aldetik sekulako sarrera espero da, izan ere Gipuzkoako herri txiki honetan mota honetako probak ospatzen direnean, jendearen harrera ikaragarria izaten da. Prezioaren aldetik dohainekoa izango da oinez joatekotan, kotxea probara igo nahi ezgero lau euro ordaindu beharko dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario