viernes, 4 de mayo de 2007



Itzela dantzalekua, Oiartzunen (Gipuzkoan) dago, Donostiatik 12 kilometroetara eta Frantziako mugatik 10 kilometroetara.Dantzalekuak bi areto nagusi ditu biak neurri berdinetakoak, bi areto txikiagoak eta bi balkoi bakoitza areto nagusi batera begira dagoena. Espazio hauek eraldagarriak dira bertan dagoen jendearen arabera itxiak ala irekiak egon daitezkelarik eta batezere giro eta musika ezberdinetako inguruneak sortzen direlarik.




Itzelara etortzen diren bezeroak Euskal Herri osotik etortzen zaizkigu, hegoalde, iparralde eta nafarroatik ala nola kantabria, errioxa edo burgosetik adibidez. Gaur egun Itzelaren oiartzuna handitzen doa europan zehar, Espaina osoan ezaguna izateaz gain, frantzian ere indarra hartzen ari delarik.




Prezioaren aldetik, bi bidaisari ordaindu behar dira, joan-etorria 15 eurokoa izango litzateke, eta dantzalekura sartzeko sarrera 10 eurokoa da, beraz gaua nahiko garestia irtengo zaizu, baina kasu egin iezadazue, merezi du!!!!!

No hay comentarios: