lunes, 4 de junio de 2007

Bergarako Jam aretoa




Jam Aretoa egunero-egunero zabaltzen da, nahiz eta kontzerturik edo kultur ekitaldirik ez izan.

Astelehenetik larunbatera egunero kafetegia eta sukaldea zabalik daude, eta kafetegian pintxoak, ogitartekoak, razioak eta bestelakoak dastatu daitezke egun osoan zehar. Bestalde, goizean goiz gosari bereziak prestatzen dira eta tematika desberdinetako egunkariak aurkitu daitezke. Astegunetan, jatetxea martxan izaten da eta bertan plater konbinatu eta eguneko menua eskaintzen da.


Ordutegiari dagokionez astelehenetik larunbatera goizeko bostetatik gaueko hamarretararte zabalik dago aretoa. Asteburuetako gauetan, GoJam aretoa izaten da zabalik. Bertan, musika alaia eta parranda gogoa izaten da nagusiki.

No hay comentarios: