Sesio beraren izenak dioenez, freskotasunean oinarritutako sesioak eskaintzen ditu Txitxarrok ostiraletan, indarrez betez Techno tribal dibertigarri batean oinarritutako musikaldiak.

Ostiralaren modukoak dira sesio hauek, denak ailegatzeko irrikaz gauden eguna, asteburua bait dator. Inguruko Dj gazte eta etorkizun polita dutenenei aukera bat ematen zaie, honegatik parte hartze zabalago eta errazagoa dute sesio hauek. Giro ezin hobea, zerbitzu aparta eta zuzendaritzarenganako hurbiltasuna bezalako ezaugarriekin, inguru jator batean jendea gustura sentitu arazi nahi da. Beti ere dj gazte baten zuzendaritzapean, Dj Patt, ostiralak freskotasun, gaztetasun eta alaitasuna ditu ezaugarritzat. Hurbiltasunari buruz hitz egitean, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da, parte hartze aktiboa, eta zinez lortzen dela!Sesioaren xehetasunak:
Eguna: Ostiralero
Ordutegia: 23:30-tik 6:00 arte
Residentea: Dj Patt
Prezioa: 10€ edariarekin
No hay comentarios:
Publicar un comentario