Coti, Dover eta La Oreja de Van Gogh, elkarrekin kontzertu-biran
Hiru taldeek Barakaldon, BECen aritu ziren maiatzaren 5ean LKXA (La Caixa)- 40 Principales biraren barnean. 20:30etan hasi zen kontzerturako.
Coti, artista argentinarrak Gatos y palomas aurkeztuko zuen emanaldian. Bere laugarren lanaren izenburuak "katu batek duen izaera errealista eta egunerokoa" eta "uso batek duen ametsetako hegaldia" islatu nahi du, Cotiren esanetan. Diskoa "zabalagoa" da nahasketa horri esker, adierazi du musikariak.
Doverrek, berriz, Follow the city lights, azken lana taularatuko zuen. Estudio batean grabatu duen 6. album honekin batera, talde madrildarrak "itxaropen eta ilusioz betetako aroa" abiatu du, beren rock estiloa berritu eta erritmo elektroniko eta dantzagarriagoak eskainiz.
Amaia Montero buru duen talde donostiarrak, bestalde, Guapa eta Más Guapa diskoen kantak abestuko zituen. Lan horiei esker, mundu osoan arrakasta handia izaten ari da La Oreja de Van Gogh.
No hay comentarios:
Publicar un comentario